Ejemplo de carta de presentación de enseñanza en euskera
Jaun/Andre hori,
Bigarren Hezkuntzako Gizarte Zientziak zein Humanitate ikasketerako irakasle hautaketarako prozesuan nire Curriculuma kontuan har dezazuen eskatu nahi dizuet. Ikusten duzuenez, Irakasleen prestakuntzako Unibertsitate Masterra ez ezik, Historia Garaikideko Master Ofiziala zein Historiako Lizentziatura ere baditut. Ikaskuntzaren garapen horri esker, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaslea izateko gauza naiz. Halaber, ikaskuntza prozesu luze honetan egungo gizarteetako ibilbide historikoa konprenitzeko eta ulertzeko ezagutzak barneratu ditut baita Gizarte Zientziak irakasteko eta ikertzeko tresna metodologikoak ikasi ere. Era berean, esan beharra dago ikasketak egin bitartean lanmunduan sartu naizela hainbat arlo desberdinetan. Eskarmentu horri esker lan egiteko tresna asko garatu ditut, esate baterako, talde-lanak, kultura desberdina duten taldeak kudeatzea edota erabakiak hartzeko jarrera indartzea. Bestalde, aipatu nahi dut agerturiko lau hizkuntz desbernidak menperatzen ditudala eta neure heziketaren prozesuarekiko portaera aktiboa daudakala. Hori dena esanda, aurkeztutakoa interesgarria iruditzea espero dut eta eskeini didazuen denbora eskertu nahi dizuet.
Besterik gabe, adeitasunez,
Ejemplo de carta de presentación de enseñanza en euskera.
– QUIZÁS TE INTERESEN NUESTRAS PLANTILLAS DE CURRICULUM DE PROFESORES Y MAESTRAS –